Desagerpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabon egunean desagertu zen bastidar baten gorpua aurkitu dute Urizaharran

Ordu batzuk lehenago, Urizaharran bertan, 37 urteko gizonezkoaren ibilgailua aurkitu dute. Ostgunean salatu zuten desagertuta dagoela.
Urizaharra (Araba). Artxiboko argazkia: Montxo Lopez de Ipiña
Urizaharra (Araba). Artxiboko argazkia: Montxo Lopez de Ipiña

Ertzaintza eta boluntario talde bat Bastidako 37 urteko gizonezko baten bila ari ziren Urizaharra Arabako udalerriaren inguruan, abenduaren 24tik desagertuta baitzegoen. Gorpua goizean topatu dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, ostegunean abiatu zituzten bilaketa lanak, desagerpena salatu eta gero, eta gizon horren ibilgailua eta beste hainbat gai pertsonal topatu zituzten Rivas del Tereso inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X