Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

49 urteko emakume bat larri zauritu da Iruñean, motor batek harrapatuta

Udaltzaingoak esan duenez, emakumea modu "okerrean" zeharkatzen ari zen Nafarroako etorbidea. Gidariak negatibo eman du alkohol eta droga probetan.
Nafarroako etorbidea / Irudia: Iruñeko Udaltzaingoa.
Nafarroako etorbidea / Irudia: Iruñeko Udaltzaingoa.

49 urteko emakume bat larri zauritu da motor batek harrapatuta Nafarroako etorbidean, Iruñean, urtarrilaren 3an, osteguna.

Iruñeko Udaltzaingoaren lehenengo ikerketaren arabera, emakumea modu "okerrean" ari zen Nafarroako etorbidea zeharkatzen.

Motorraren gidariak negatibo eman du egin dizkioten alkohol eta droga probetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X