Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

82 urteko oinezko bat harrapatu duen txirrindulari bat bilatzen ari dira Bilbon

Antza denez, 82 urteko gizonezkoa bat zebrabidea gurutzatzen ari zenean harrapatu zuen txirrindulari batek. Lekukoen arabera, txirrindulariak alde egin zuen biktima bertan utziz.

82 urteko oinezko bat harrapatu duen txirrindulari baten bila dabil Bilboko Udaltzaingoa, Euskadi Irratiak azaldu duenez.

Ostegunean, 14:20 aldera gertatu zen ezbeharra Bilboko erdigunean, Trenbide etorbideak eta Egia Jeneralaren kaleak bat egiten duten bidegurutzean.

Antza denez, 82 urteko gizonezkoa bat zebrabidea gurutzatzen ari zenean harrapatu zuen txirrindulari batek. Lekukoen arabera, txirrindulariak alde egin zuen biktima bertan utziz.

82 urteko gizonezkoa Basurtuko ospitalean artatu behar izan zuten; behaketan dago une honetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X