IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako kontzejuetako administrazio organoak ez dira paritarioak, Emakunderen arabera

Ikerketa baten arabera, Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dago.
Genero eta berdintasun gaiei buruz egindako ikerketa bat aurkeztu du Emakundek
Genero eta berdintasun gaiei buruz egindako ikerketa bat aurkeztu du Emakundek. Argazkia: Irekia

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak "Emakumeon parte-hartzea Arabako kontzejuetan. Beraien presentzia, arrazoi eta estrategietara hurbilketa bat" izeneko ikerketa aurkeztu du gaur goizean Gasteizen. Aipaturiko lan horrek egiaztatu ahal izan duenez, Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dago.

Ikerketa hau Emakundek urtero genero eta berdintasun gaiak lantzen dituzten proiektuei ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da, eta Mentxu Ramilo Araujo (ikerketaren koordinatzailea ere izan dena), Eva Martinez Hernandez eta Miriam Ocio Saenz de Buruaga dira horren egileak.

Ikertzaileek, orotara, kontzejuetako 102 emakume elkarrizketatu dituzte, besteak beste, kontzeju horietan emakumeen parte-hartze politikoa zein baldintzatan gertatzen den aztertzeko.

Emakumeek Arabako kontzejuetan duten presentziaz gain, horietan parte hartzeko dituzten arrazoiak eta oztopoak xehatu dituzte. Halaber, parte-hartzea bultzatzeko edota emakumeen ahalduntzea errazteko estrategiak ere behatu dituzte.

Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dago, ikerketaren arabera (2017ko hauteskundeetako kargudun hautatuen % 24,6 dira emakumezkoak). Beste hainbat ondorio ere atera ditu ikerketak: parte-hartze ereduetan genero arrakala handia dela, parte-hartzea handiagoa dela egitura irekiagoak eta horizontalagoak dituzten giza erakundeetan eta txikiagoa, aldiz, administrazio batzarretan, egitura itxiagoak eta ohizkoak dituztenetan; kontzejuen funtzionamenduan dauden genero desberdintasunez jabetzen direla, nahiz eta emakumeek modu positiboan baloratu beraien parte-hartzea kontzeju eta administrazio batzarretan; eta kontzejuetan nekazaritzako sektoreko emakumeen parte-hartzea funtsezkoa dela.

Bestalde, kontzejuetan emakumeen presentzia errazten duten estrategiak askotarikoak omen dira: administrazio publikoaren aldetik interesaren bilakaera bat ikus daiteke genero berdintasuna bultzatzeko planifikazioetan kontzejuak kontuan hartzeko; elkarte mugimendua, UAGA eta kontzejuetako elkarteen aldetik formazio-ekintzak martxan jartzea; aitzindariak/erreferenteak egon eta ibilbidean lagundu eta emakumeekin bat egiten duten gizon aliatuak izatea eta ezagutzea; eta, azkenik, familia, lagunak eta gertuko sarea lagun izatea, esparru publikoetan emakumeen presentzia errazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X