ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto bat kiskali eta beste hiru kaltetu dira Gasteizen izandako sute batean

Oion kalean aparkatuta zegoen auto batean piztu da sua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.
Suteak kiskalitako eta kaltetutako autoak
Suteak kiskalitako eta kaltetutako autoak. Argazkia: @Bomberos_VG

Auto bat kiskali eta beste hiru ibilgailu kaltetu dira gaur goizaldean Gasteizen izandako sutean.

Oion kalean aparkatuta zegoen auto batean piztu da sua, 00:30ean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, eta sua horren alboan aparkatuta zeuden ibilgailuetara zabaldu da gero.

Sutearen tokira bertaratutako Gasteizko suhiltzaileek itzali dute sua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X