ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suak Aiarako baserri bat suntsitu du

Garren eraginez, teilatua jausi da eta baserria guztiz kaltetuta gelditu da. Sutearen ondorioz, familia bereko bost kide (hiru heldu eta bi haur) atera behar izan dituzte.
18:00 - 20:00
Sute batek Aialako baserri bat kiskali du

Sutea izan da bart Aiarako Madaria auzoko baserri batean, eta familia bereko bost kide (hiru heldu eta bi haur) bertatik atera behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak izan dira.

02:00etan piztu da sua.

Egurrezko baserria guztiz kaltetuta gelditu da eta teilatua jausi egin da.

Laudioko eta Iruña Okako parkeetako suhiltzaileak, ertzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira. Sua itzali dute, baina suhiltzaileak lanean geratu dira bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X