Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxon adineko emakume bati eraso egin zion laugarren pertsona atxilotu dute

18 urteko atxilotuak aurrekariak zituen eta gaur bertan sartu dute kartzelan epailearen aurretik igaro ostean.

Ertzaintzak atxilotu egin du aurreko martxoaren 21ean Getxon adineko emakume bati indarrez lapurretan egin zion laugarren pertsona. 78 urteko emakumea zauritu egin zuten poltsa kentzeko tira egin ziotenean.

Biktimak aldaka puskatu zuen lurrera bota zutenean, eta ebakuntza egin zioten ospitalean. Atzo bi adingabe (Zumarragako adingabeen zentrotik ihes egin zutenak) eta heldu bat atxilotiu zituzten gertakari berarekin lotuta.

Gaur atxilotuak 18 urte ditu, eta aurrekariak zituen. Gaur bertan sartu dute kartzelan epailearen aurretik igaro ostean.

Gainerakoak atzo atxilotu zituzten, eta 16 eta 17 urtekoak adingabeen zentrora eta 18 urtekoa espetxera bidali zituen epaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X