Soziometroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko herritarrek uste dute unibertsitateen kalitatea ‘nahiko ona’ dela

% 17ak uste du zentro publiko eta pribatuen hezkuntza kalitatea “oso ona” dela, eta % 62k “nahikoa ona” dela.
Unibertsitateko ikasleak. Argazkia: EiTB
Unibertsitateko ikasleak. Argazkia: EiTB

EAEko herritarrek nota ona ematen diete unibertsitateei, funtzionamenduari eta kalitateari dagokionez. % 17ak uste du zentro publiko eta pribatuen hezkuntzaren kalitatea "oso ona" dela, eta % 62k "nahikoa ona" dela. % 4k soilik uste du txarra dela, eta % 17k ez du iritzirik eman, azken Soziometroaren arabera.

Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Soziologikorako zentroak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoei eta pribatuei buruz galdetu die herritarrei.

Emaitzetan agertzen denez, herritarren % 33ak egin ditu edo egiten ari da ikasketak unibertsitatean, eta % 58k du senideren bat unibertsitatean ikasten edo bertan ikasi duena.

Gainera, herritarrak unibertsitateak duen garrantziaren jabe direla agertu du inkestak, 10etik 9k uste baitute nahikoa edo oso garrantzitsua dela kulturalki, sozialki eta ekonomikoki garatzen jarraitzeko.

Egoera orokorrari buruz ere galdetu diete herritarrei, eta 1995ean galdetzen hasi zirenetik jaso duten balorazio altuena bildu dute. Hala, EAEko herritarrek egoera pertsonal ona dutela diote (6,9ko puntuazioa 10etik), eta EAErena ere ona dela (6,5).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X