GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giza hezurrak aurkitu dituzte auto baten barruan, Amurrion

Mendizale batzuk aurkitu dute ibilgailua Fraileburu inguruan, haitz artera erorita. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Giza hezurrak aurkitu dituzte auto baten barruan, Amurrioko Fraileburu mendian. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, haitz artera erorita zegoen ibilgailu batean topatu dituzte hezurrak.

Mendizale batzuk aurkitu dute autoa gaur, 10:30 inguruan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gorpua identifikatu eta gertatutakoa argitzeko. Itxura guztien arabera, aspalditik zegoen autoa mendi magalean behera erorita. Arratsaldean zabaldu dutenez, 2013an desagertu zen gizon baten gorpuzkiak izan daitezkeela uste du Ertzaintzak, baina ez dago erabat baieztatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X