Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten hilotza topatu dute Bilboko itsasadarrean, Erandio parean

Gorpua 21:45 inguruan ikusi dute uretan. Oraingoz, ez dute argitu zer gertatu den.
18:00 - 20:00
Gorpu bat aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Erandio parean

Larrialdietako zerbitzuek gizon baten hilotza erreskatatu dute gaur gauean Bilboko itsasadarrean, Erandio parean, Bizkaiko suhiltzaileek Twitter bidez jakinarazi dutenez.

Lagun batek ikusi du gorpua 21:45 inguruan, eta larrialdietako zerbitzuak ohartarazi ditu.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira.

Oraingoz ez dute gertakariari buruzko xehetasunik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X