INDIAKO OZEANOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Haizea Lau' atun-ontziak eraso pirata bat galarazi du Indiako ozeanoaren uretan

Bermeoko ontziak ihes egitea lortu du eta bertako kideek ez dituzte armak erabili behar izan. Azken bi asteotan euskal itsasontzi batek era horretako eraso bat jasaten duten bigarren aldia da.
18:00 - 20:00
Aitor Aberasturi patroia, 'Haizea Lau' ontziak izan duen eraso piratari buruz

13 egun besterik ez dira igaro Txori Argi atunontziak Somaliako kostaldean piraten erasoa jaso zuenetik, eta, atzo, Bermeoko Albacora enpresako Haizea Lau ontziari erasotzen saiatu ziren, baina tripulazioak galarazi egin zuen.

Txori Argiren kasuan, segurtasun pribatuak aurre egin zien piratei, granadak jaurtita; Haizea Lauren kasuan, berriz, ihes egitea lortu zuten eta segurtasun agenteek ez zituzten armak erabili behar izan.

Tripulazioa onik atera da, Aitor Aberasturi Haizea Lau ontziko patroiak EiTBri azaldu dionez. Horren hitzetan, piratak ikusi orduko, norabidea aldatu eta ihes egitea lortu zuten. Denbora tarte batean piratak atzetik izan bazituzten ere, ez zuten aparteko arazorik izan.

Erasoon aurrean, Eusko Jaurlaritzak lasaitasun mezua igorri du.


Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X