SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru eraikin hustu dituzte Santurtzin, garaje batean piztutako sute baten ondorioz

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 02:40 inguruan piztu da sua, Antonio Alzaga kaleko garaje batean. Ez da inor zauritu.

Hiru etxebizitza eraikin hustu dituzte Santurtzin, garaje batean piztutako sute baten ondorioz.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, 02:40 inguruan piztu da sua, Antonio Alzaga kaleko garaje batean. Ez da inor zauritu.

Lehen ikerketen arabera, garaje batean zegoen kart batek su hartu du, eta ke-laino handia zabaldu da. Ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu batek kalte handiak izan ditu.

Ordubete inguru behar izan dute suhiltzaileek sua guztiz amatatzeko.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu