Abisu horia gaur eta bihar arratsalderako, euri-jasa handiengatik
Abisua 15:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean, metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzake eta. Tenperatura ere nabarmen jaitsiko da.
Abisua 15:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean, metro koadroko 15 litro baino gehiago bota ditzake eta. Tenperatura ere nabarmen jaitsiko da.
Gaur arratsaldean hasiko da ezegonkortasuna, eta zaparradak eta ekaitzak botako ditu. Asteazkenean eta ostegunean joera berarekin jarraituko du, eta tenperaturak nabarmen egingo du behera.
Bilbon, Zazpikaleetan izan dira kalte handienak, eta horiek garbitzen eta zenbatzen ibili dira merkatari eta herritarrak. Horietako batzuek estolderiaren mantentze lanen faltari egotzi diote gertatutakoa. Aburto alkatearen hitzetan, berriz, "arketa gehienak ondo zeuden, garbi".
Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du larunbat honetan, 15:00etan, prezipitazio handiak izateko arriskuagatik. Metro karratuko 15 litro baino gehiago bota dezake ordubetean.
Zenbait estaziotan iraileko serie historikoetako baliorik txikiena erregistratu da. Pilatutako kantitate defizitarioena Arabako Lautadan izan da; gutxien Moredan egin du (4 mm).
Aurreko egunekin alderatuta, tenperaturek behera egingo dute eta ez dute 20 ºC-en langa gaindituko. Euria han-hemenka botako du eta, astebururako, joera horri eutsiko diogu.
Azken hilabeteetako prezipitazio faltak eta tenperatura altuek bi urtegi horien betetze maila murriztea eragin dute, eta Uribarrikoak 92,1 hektometro kubo ur ditu bilduta uneotan, hau da, edukieraren % 62,9.
Abisua 13:00etik 19:00etara egongo da indarrean EAEn, Kantauri isurialdeko barnealdean, eta kostan 30 gradutik gertu geratuko dira termometroak. Nafarroan ere abisu horia ezarri du Aemetek.
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Udazkena eguraldi eguzkitsu eta egonkorrarekin hasiko da, uda amaierako ohiko tenperaturarekin, egunez epel eta gauez fresko.
Tenperatura 30 ºC-raino iritsiko da barnealdean, eta 25 ºC-ra kostan; baina gauez 7 cº-ra arte jaitsiko da leku batzuetan. Asteburura arte eutsiko dio eguraldi egonkorrak.
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Goizeko lehen orduetan, behe-hodeiak eta behe-lainoa agertuko dira ohiko lekuetan. Orduak igaro ahala, ordea, desagertu egingo dira, eta eguraldi atsegina izango dugu, orokorrean. Tenperatura maximoak igotzen joango dira egunez egun: igandean, 25 ºC ingurura iritsiko dira kostaldean eta 30 ºC-tik gora ibiliko dira barnealdean.
Aste beroa eta eguzkitsua izango ez bada ere, oraindik mahuka hutsean ibiltzeko aukera izango dugu datozen egunetan; asteazkenean salbu. Euria nonahi eta tenperatura freskoak izango ditugu orduan Euskal Herri osoan.
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.