Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
ALERTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute euri zaparrada gogorrengatik, Kantauri isurialdean

Igandeko 15:00ak arte egongo da indarrean abisua. Metro koadro bakoitzeko 60 litro ur pilatu omen daitezke 24 ordutan.
Euri eguna Donostian
Euri eguna Donostian. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du larunbat arratsalde honetan euri zaparrada gogorrengatik, Kantauri isurialdean.

Abisua indarrean egongo da biharko, igandea, 15:00ak arte. Euri asko espero da:  Metro koadro bakoitzeko 60 litro ur pilatu omen daitezke 24 ordutan.

Iragarpenen arabera ekaitz gogorrak ere izan daitezke han-hemenka.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X