Senide baten heriotzagatiko baimena hurrengo egunean hasiko da, jaiegun batean denean
Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiak ebatzitakoaren arabera, senide bat igandez edo jaiegunez hiltzen denean, langilearen baimena hurrengo egunean hasiko da, laneguna izan ala ez, eta ez heriotza egunean bertan.
Hala ere, epai horri helegitea jar diezaiokete oraindik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian. Epaian irakur daitekeenez, baimena hurrengo egunean hasi behar da, langilearentzat laneguna izan ala ez, langilea egunean bertan lantokira agertzen ez denean salbu.
Horrez gain, baimena egun naturalaren araberakoa izango da, ez lanegunen araberakoa; lizentzia hartutakoan ezingo da eten, eta, hurrengo egunak lanegunak ez diren kasuetan, egun horiek aurrerago hartu ahal izango dira.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldutako informazioaren arabera, enpresetako hitzarmen kolektiboek lizentzia eta baimen horiek errespetatu beharko dituzte, eta, aldatzekotan, hobera aldatu beharko dituzte.
Langile baten eta enpresa baten arteko gatazkan, Iruñeko epaile batek beharginaren alde egin du. Senidea igandez hil zen, eta langileak astelehena eta asteartea hartu zituen; enpresak, igandea eta astelehena zegozkiola argudiatu zuen. Hori dela eta, egun bateko soldata kendu zion.
Epaiketan, bigarren graduko senide baten heriotzagatiko baimena (amona, kasu horretan) noiz hasten den eztabaidatu zuten, jaiegunez hilez gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizen kalean bizi diren Maliko asilo eskatzaileak Jaurlaritzak kudeatzen dituen zentroetara eraman dituzte
Gasteizko kaleetan bizi diren Maliko 30 bat errefuxiatu Eusko Jaurlaritzako hainbat zentrotara eraman dituzte aldi baterako. Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Espainiako Gobernuari eskatu dio, bere "betebeharrak" betetzeko eta Maliko asilo eskatzaileen egoera administratiboa bideratzeko.
Helduak doan euskaldundu daitezen "urrats eraginkorrak" eskatu ditu Kontseiluak Nafarroako Parlamentuan
Euskaltegiekin batera landu duten 'Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena' proposamena aurkeztu du eta helduen “euskalduntze eta alfabetatze masiboa” defendatu du, euskararen erabilera handitzeko ezinbesteko baldintza dela uste baitu.
Eskola kiroleko jarduerak bertan behera asteburuan Gipuzkoan, denboraleagatik
Kirol Departamentuak prebentzio-neurriak aktibatu ditu ostiral honetarako, denboraleak eragin ditzakeen edozein egoeraren aurrean haur eta gazteen segurtasuna uneoro bermatzeko.
Gasteizko bi udaltzain zigortu dituzte, adin txikiko bat atxikitzeko indar "neurrigabea" erabiltzeagatik
Gertakariak 2023ko martxoan izan ziren, Zabalgana auzoan, debekatutako eremu batean patinete elektrikoan zihoan gazte bat geldiarazi zutenean agenteek.
Xabier Anduagak San Sebastian martxa elkarrekin abesteko deia egin du bandera igoeran
Aurten Urrezko Danborra jasoko duen Xabier Anduaga tenor gazteak San Sebastian martxa abestuko du Konstituzio plazako oholtzan, Donostiako Orfeoiarekin batera. "Mundu guztiak nirekin abestea nahi dut, ez dut inor ni entzuten egotea nahi, baizik eta mundu guztiak gozatzea", nabarmendu du Anduagak.
"Arrazoizko tarte batean" ez da isunik jarriko V-16 baliza ez erabiltzeagatik
Espainiako Gobernuko Barne ministroaren hitzetan, bidaiarien "bizitzak salbatzea" da neurri berriaren helburua, eta ez gidariak "zigortzea eta dirua biltzea". Horregatik, egokitzeko denbora emango dutela jakinarazi du.
ChatGPT ongizateari laguntzeko tresna bat prestatzen ari da
Plataformak galdera medikoak erantzutea, emaitza pertsonalak aztertzea eta osasun aholku pertsonalizatuak eskaintzea ahalbidetuko du, osasun profesionalak ordezkatu gabe. Oraingoz, erabiltzaile talde txiki batekin probatzen ari dira, ofizialki merkaturatu aurretik.
Korrikaren 24. edizioaren ibilbidea
Euskararen aldeko lasterketa martxoaren 19an Atharratzetik abiatu eta hilaren 29an, igandearekin, iritsiko da Bilbora, hamaika egun geroago. Ikusi ibilbide osoa eta aurreikusitako ordutegiak.
Euskadik odol-emaileak behar ditu: Osakidetzak erreserben beherakada kritikoaz ohartarazi du
Gripearen bilakaerak eta gabonetako geldialdiak odol-emateen kopurua murriztu dute, eta deia indartzera behartu du; izan ere, osasun-jarduera bermatzeko, egunean 400 inguru behar dira.
Korrikak 2.175 kilometro egingo ditu 11 egunean
AEKk 24. Korrikaren ibilbidea aurkeztuko du gaur, ostegunarekin. Korrika Laguntzaileek izango dute lehenik ibilbide osoaren berri, primizian, eta 09:30ean zabalduko dute guztientzat. Euskararen aldeko lasterketa hiriburuetara noiz iritsiko den aurreratzen dizuegu EITBn.