EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketagatik
EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketa dela-eta. Gai horren inguruan kezkatuta azaltzen diren gazteen portzentajea Euskadiko biztanleriaren batez bestekoaren gainetik dago (% 83).
Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, gazteek klima aldaketari buruz dituzten iritziak aurkeztu ditu Gazteen Euskal Behatokia.
Hori horrena, gazteen % 72k uste dute klima aldaketa, batez ere, gizakion jardueragatik sortzen dela. Beste % 25ek uste dute neurri batean prozesu naturalengatik datorrela baina baita gizakion jardueragatik ere, eta bakarrik % 1ek dio nagusiki prozesu naturalengatik sortzen dela. Klima aldaketa gizakion jarduerak dakarrela uste dutenen proportzioa handiagoa da gazteen artean biztanleria osoan baino (% 63).
Gazteen %93ren ustez, klima aldaketaren kontra borrokatzeko pertsona bakoitzak bere energia-kontsumoa murriztu beharko luke. Eta gizarte osoa iritzi horretakoa bada ere, ideia horrekiko adostasuna handiagoa da adinean behera egin ahala: 65 urtetik gorakoen % 81 ados daude, 46 eta 64 urte bitartekoen % 87 ados ageri dira, 30 eta 45 urte bitartekoen % 90 daude ados eta 30 urtetik beherakoen artean % 93.
Gainera, gazte gehienak guztiz ados daude klima aldaketaren kontra borrokatzeko bi neurri hauekin: energia berriztagarriak gehiago garatzea (% 83) eta garraio publikoa gehiago sustatzea (% 63). Bi neurri horiek 2019ko Ingurumenaren Munduko Egunaren gai nagusiarekin lotuta daude: airearen kutsaduraren kontrako borroka, hain zuzen ere.
Ideia horiekin guztiz ados daudenen portzentajea handiagoa da gazteen artean biztanleria osoaren batez bestekoa baino.
Datu hauek Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2017ko urrian egin zuen "Klima aldaketa eta energia" izeneko txostenetik datoz.
Arartekoaren esanetan ezinbestekoa da kutsadurari aurre egitea
Ingurumenaren Munduko Egunaren harira, kutsadura atmosferikoa eragozteko beharra azpimarratu du Manu Lezertuak, "munduan milioika pertsonari eragiten dien etsai ikusezin arriskutsua baita".
Kutsadura atmosferikoaren arazoa "garapen positiboa izan duela" onartu du EAEko Arartekoak; besteak beste, airearen kalitatea babesteko Europatik eta zein herrietatik sustatuko politikei eta neurriei esker. Esaterako, ibilgailuen, industriaren zein energiaren ekoizpenen garbiagoa lortzeko.
EAEn ere azken hamarkadetan aire kalitateak hobera egin duela azpimarratu du Lezertuak; baina, hobekuntza hori "ez da aitzakia izan behar ingurumena zaintzeko ahaleginak bertan behera uzteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako
Hilketa matxista berri honen aurrean kalera irteteko eta gaitzespena adierazteko eskatu diete Basauriko Asanblada Feministak eta Emakumeok bat koordinakundeak herritarrei, "terrorismo matxistaren aurrean" mobilizazio soziala funtsezko tresna dela ziurtatuta.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.