Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Umetoki-lepoko minbizia antzemateko programa Bizkaira iritsi da

Dagoeneko 19.000 emakumek jasoko dute proba egiteko hitzordua. Umetoki-lepoko minbizia garatu aurreko zauriak hautemateko aukera emango du horrek.
Umetoki-lepoko minbizia antzemateko programa Bizkaira iritsi da
Umetoki-lepoko minbizia antzemateko programa Bizkaira iritsi da. Argazkia: EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral honetan Donostia Ospitalean iragarri du Osakidetzak bukatu duela jada umetoki-lepoko minbizia antzemateko programa Gipuzkoan eta Araban, eta "hilabete honetan bertan" iritsiko dela Bizkaira.

Dagoeneko 19.000 emakumek jasoko dute proba egiteko hitzordua. Umetoki-lepoko minbizia (emakumeen artean laugarren ohikoena) garatu aurreko zauriak hautemateko aukera emango du horrek.

Donostia Ospitaleko laborategira egindako bisitan, Urkulluk gogora ekarri du duela urtebete aurkeztu zutela aipatu programa Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, eta Donostialdean, Goierrin, Bidasoan eta Tolosaldean ezarri ostean, bukatutzat eman dutela Gipuzkoako fasea.

"Gainera, hilabete honetan bertan Bizkaiko hitzorduekin hasiko gara, hain zuzen ere, Basurtuko Ospitaleko pazienteekin", esan du. Modu horretan, "betetzat ematen dugu Euskadin umetoki-lepoko minbizia antzemateko 2019rako hartutako konpromisoa", gaineratu du.

Lehendakariaren esanetan, 5.525 emakumek gutun bidez jaso dute hitzordua, osasun zentrora joan eta bertan proba egin dezaten.

"Minbiziari aurre egitea gure lehentasuna da, eta biziraupen-maila haztea lortu dugu, Europar Batasuneko batezbestekoa gaindituta", nabarmendu du. Halaber, ziurtatu du aurrerapausoak ematen jarraituko dutela, "emaitza horiek hobetze aldera, batik bat".

200.000 probatik gora

Osakidetzak punta-puntako ekipamenduez hornitu ditu bere laborategiak. Guztira, 140.000 ikerketa eta 200.000 probatik gora egin dituzte horietan.

Ildo horretan, programan parte hartzeko gonbidapena jasotzen dutenean, zalantzarik egin gabe, osasun zentrora joateko eskatu die emakume guztiei lehendakariak, "prebentzioa delako gaixotasun horri aurre egiteko esku artean dugun erreminta garrantzitsuena, osasunean eta bizi kalitatean inbertitzea ezinbestekoa delako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X