Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zeuk Esan laguntza zerbitzuak irudia aldatu du adingabeei 'hurbiltzeko'

116 111 telefonoa 'prebentziorako zerbitzu bat' bihurtu nahi dute, ume eta nerabeek egoera zailei aurre egin behar dioten kasuetan eskura izan dezaten.
Zeuk Esan zerbitzua ezagutarazteko kanpainaren kartel bat.
Zeuk Esan zerbitzua ezagutarazteko kanpainaren kartel bat. Argazkia: Irekia

Zeuk Esan zerbitzuaren, Euskadiko haurrei eta nerabeei laguntzeko telefonoaren —116 111—, irudia eguneratu eta ezagutarazteko kanpaina bat abiatuko du Eusko Jaurlaritzak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duenez. Aldaketaren helburua zerbitzua "neska-mutilengana hurbiltzea da, baliabide hori eskura izan dezaten". 

Artolazabalek prentsaurrekoa eskaini du Gasteizen Lide Amilibia sailburuordearekin batera. Sailburuaren esanetan, "116 111 zenbakia ez da bakarrik haur edo nerabeen ahultasun- edo babesgabetasun-egoera baten berri emateko; prebentziorako zerbitzua ere bada, isilpekoa eta konfiantzazkoa eta eraginkorra, ume eta nerabeek egoera zailari, arazo txiki edo handi bati aurre egin behar dioten kasuetan"

Artolazabalek azaldu duenez, "psikologiako edo gizarte-hezkuntzako prestakuntza eta esperientzia duen heldu bat egotea telefonoaren beste aldean adingabeekin tratatzeko laguntza bilatzeko beste aukera bat da".

Artolazabal eta Amilibia, prentsaurrekoan. Argazkia: Irekia

Amilibiak eta Artolazabalek gogorarazi dutenez,  116 111 zenbakira egindako deiak doakoak eta anonimoak dira eta fakturan ez dute arrastorik uzten. Telefonoaz gain, zerbitzuari buruzko jakingarriak sare sozialetan, webgunean eta newsletter bidez jakinarazten dituzte.

Ume zein gaztetxoek zerbitzua ezagutu dezaten, Jaurlaritzak promozio kanpaina jarriko du martxan hainbat material (orri-markatzaileak, eranskailuak, giltzatakoak, liburuxkak eta flyer-ak) eskolatan banatuta. Horrez gain, ikus-entzunezko baliabideak dituzten 4.800 pendrive ere bidaliko dizkiete irakasleei. Gainera, Emakundek Jaurlaritzarekin batera egiten duen eskola-agendatan zerbitzuari buruzko orrialde bat txertatu dute.

Modu berean, Zeuk Esan zerbitzuaren irudi berria ETB1eko Goazen! telebista saioan agertuko da, eta telefonoa sartuko dute beren trametako batean.

Iaz 843 kontaktu izan jaso zituzten telefonoan eta, horien ondorioz, 979 kontsulta. Sailburuak esan duenez, 2019ko lehen sei hilabeteetan, 381 kontaktu jaso dira eta, horien ondorioz, 444 kontsulta egin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X