Albiste da
Ingurugiroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ondarroako arrantzontzi bat zigortu dute babestutako marrazoak arrantzatzeagatik

20 marrazo muturmotz (Lamna nasus) arrantzatzeagatik zigortu dituzte, desagertzeko arriskuan baitago animalia. Eguzkik kritikatu du zigorra "merkea" dela.
Atzemandako marrazoak. Argazkia: Ertzaintza
Atzemandako marrazoak. Argazkia: Ertzaintza

Gernikako epaile batek Ondarroako arrantzontzi baten jabea eta patroia zigortu ditu ingurugiroaren kontrako delitu batengatik, desagertzeko arriskuan dagoen 20 marrazo muturmotz arrantzatzeagatik.

Eguzki elkarte ekologistak jakinarazi duenez, 3 hilabete eta 10 eguneko isuna ezarri diete biei, egun bakoitzeko 6 euro, eta ezin izango dute tarte horretan arrantza egin.

Eguzki izan da salaketa sustatu duena, eta uste du ebazpena "garrantzitsua" dela, zigorra "merkea" iruditu zaion arren.

Talde ekologistak azaldu duenez, 2018ko apirilaren 23an, Arrantza Ikuskaritzak 20 marrazo muturmotz atzeman zituen itsasontzian, Ondarroara bidean. Gainera, espedientea ireki zioten arrantzontziari arrantzatutakoa baino gutxiago deklaratzeagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X