Abuztuaren 23tik 26ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baionako eta Biarrizko tren-geltokiak eta aireportua, itxita G7aren bilera dela eta

Biarritz inguruko errepide nagusiak zarratuta egongo dira, eta A63a erabiltzeko gomendatu diete bertakoei (doakoa izango da hainbat lekutan). Autobidea ez erabiltzeko eskatu diete gainerakoei.
Biriatu eta A63a saihestea eskatu diete gidariei.
Biriatu eta A63a saihestea eskatu diete gidariei. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Munduko zazpi herrialde boteretsuenek (G7 taldea delakoa) bilera egingo dute abuztuaren 24tik 26ra Biarritzen. Aurreikusitakoa berretsi dute agintariek: errepide eta garraiobideetan eragin handia izango du, bilera hasi baino egun bat lehenagotik, gainera.

Baionako suprefetak prentsaurrekoan azaldu duenez, Baionako eta Biarrizko tren-geltokiak eta aireportua itxi egongo dituzte ostiraletik igandera. Topoa, gainera, ez da Hendaiaraino iritsiko, eta Irunen amaituko da horren ibilbidea. Abiadura handiko trena Hendaian eta Donibane Lohizunen bakarrik hartu ahalko da.

Errepideetan ere egongo dira murrizketak. Hala, Biarritz inguruko bide nagusiak (aireportutik erdigunera doana, Beabeko bulebarra...) zarratuta egongo dira, eta, hori dela eta, Baiona-Angelu-Biarritz eskualdeko 150.000 biztanleei mezua bidali die suprefetak: "Mugitu behar baduzue, baduzue alternatiba: A63. Bestela, autobusa erabili edo autoa partekatu". Jakinarazi duenez, autobidea ustiatzen duen enpresarekin akordioa lortu dute, eta Biarriztik 4. irteeratik Baionako 6.era joatea doan izango da.

Bidaia luzeago egin, eta Iparraldetik igaro behar direnei, inguru horretatik ez igarotzeko gomendioa eman diete agintariek. "Ahal bada, ez dezatela A63 autobidea baliatu", nabarmendu du.

Bestalde, kamioiek asteburuetan ibiltzeko izaten duten debekua astelehenera arte egongo da indarrean.

Autobusei dagokienez, Cronoplus eta departamenduko zerbitzua indartuko dute. Ibilbide luzeko autobusak (Bilbo eta Paris artekoak, adibidez) ez dira Baionan eta Biarritzen geratuko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X