IRAGARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute gaurko, 3 metrorainoko olatuengatik

Abisua egun guztian zehar egongo da indarrean.
Olatuak Donostiako Pasealeku Berriaren aurka talka egiten
Olatuak Donostiako Pasealeku Berriaren aurka talka egiten. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, itsasaldeko arriskuagatik.

Itsasaldeko arriskua dela eta, nabigaziorako lehen bi itsas milietan ezarritako abisua egun osoan egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, olatuek 3 metroko altuera harrapa dezakete egunaren lehen zatian eta 2 metro ingurukoa, ostera, azken orduan.

Marea biziak eta hondoko itsasoa tarteko, olatu handiak espero dira euskal hondartzetan, bereziki itsasgoran. Lehen itsasgora goizaldean izan da, 03:53an, eta mareak 3,93 metroko altuera harrapatu du. Bigarrena, ostera, 16:14an izango da, eta mareak 4,18 metroko altuera harrapatzea aurreikusten da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X