ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8 pertsona etxetik atera dituzte Laudion, sute baten ondorioz

Suhiltzaileek sutea kontrolpean hartu dute eta ez da inor zauritu. Sua Atxarte kaleko eraikin bateko hirugarren solairuan piztu da.
18:00 - 20:00
Zortzi pertsona etxetik atera dituzte Laudion, sute baten eraginez

Zortzi pertsona etxetik atera dituzte bart Laudion, eraikin batean sutea piztu ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea 01:30 aldera piztu da, Atxarte kaleko eraikin bateko hirugarren solairuan, baina ez da inor zauritu.

Suhiltzaileek 02:30erako sutea kontrolpean hartzea lortu dute.

Sua piztu den eraikinaren teilatua. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak

Sutearen ondorioz, ondoko etxebizitzako 14 pertsona ere etxetik atera dituzte badaezpadako neurri gisa. Hala ere, azken horiek etxera itzuli ahal izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X