GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon, borroka batean parte hartu ondoren

San Frantzisko auzoan izan zen borroka, atzo iluntzean, bi talderen artean, eta bi ertzain eta udaltzain bat ere zauritu ziren bertan.

Hiru pertsona atxilotu zituzten bart Bilbon, San Frantzisko auzoan bi talderen artean izandako borroka baten ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 22:30 inguruan izan zen borroka, eta abisua jaso ondoren bertaratutako agenteetako hiru (bi ertzain eta udaltzain bat) zaurituta eraman zituzten ospitalera.

Liskarra izan zen tokian beisboleko bate bat eta burdinazko barra bat topatu zituzten.

Ez dute jakitera eman zergatik abiatu zen borroka.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X