NBEn webak 'Errepublikaren ankerkeriaren kontrako obra' gisa definitu du 'Guernica'
Espainiak Nazio Batuetan duen ordezkaritzak NBEko web ofizialean Picassoren "Guernica"ren inguruan dagoen testua berehala zuzentzeko eskatuko du. Izan ere, testu horretan Picassok kuadro hori "Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren ankerkeriaren kontrako protesta artistiko gisa" margotu zuela jartzen du, bonbardaketaren egilea bando frankista izan zenean.
Javier Alfonso Cerdón Leongo PSOEren idazkari nagusi eta AELE Leonen jasandako Errepresioaren Azterketarako Elkarteko presidenteak aurkitu eta salatu du "aberrazio historikoa".
Larunbatean bere twitter kontuan zabaldu zuen Cerdonek memoria historikoa urratzen duen testua eta "onartezina" dela esan zuen.
Salaketa argitaratu eta hiru ordu baino gutxiagotan Espainiak Nazio Batuetan duen ordezkaritzak bere Twitter kontu ofizialaren bidez erantzun zion Cendoni eta zuzenketa berehala eskatuko dutela jakinarazi zion.
1937ko maiatzaren eta ekainaren artean margotu zuen Picassok "Guernica" kuadro ezaguna, apirilaren 26an Gernikak bonbardaketa jasan eta berehala. Frankisten alde borroka egin zuen Alemaniako Kondor Legioko hegazkinek bonbardatu zuten Bizkaiko herria.
Zure interesekoa izan daiteke
"Ibilian, ibilian, buelta!", Kilometroak 2026ren bideoklipa aurkeztu dute Lazkaon
Urriaren 4an ospatuko da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa Lazkaon, Ibilian-ibilian, buelta! lelopean. Jaiaren harira egindako abestiak eta bideoklipak ere izen berbera dute. Musika Xabier Zabalarena da eta letra Amaia Agirrerena. Ahotsa, berriz, Lazkaoko herritarrekin batera, Euskal Herriko musikari ezagunek jarri dute: Xabi Solanok (Esne Beltza), Alaitz eta Maiderrek, Ane Negueruelak (Nogen) eta Iñigo Etxezarretak (ETS).
Tuberkulosi kasu bat atzeman dute Bilboko ikastetxe batean
Osakidetza zuzenean jarriko da harremanetan arriskupean egon daitezkeen ikasleen familiekin.
Realeko jarraitzaile bat atxilotu dute Lazkaon, Kopako finaletik bueltan Atleticoko furgoneta bati jazartzeagatik
Guardia Zibilaren arabera, atxilotutakoak zerikusia izango luke sare sozialetan hiru furgoneta beltz agertzen diren bideoarekin.
Behin-behinean aske utzi dute Iruñean bikotekide ohia hirugarren solairutik erorita hil ostean espetxeratutako gizona
Epaileak uste du akusatuak ezin dituela frogak aldatu eta neurri ez hain larriak daudela bere presentzia judiziala bermatzeko.
Gizon batek bikotekide ohia hil du Seseñan (Toledo)
Gizonak aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik, eta biktima VioGen sisteman erregistratuta zegoen, arrisku-maila baxuarekin. Emakumea hil ondoren, erasotzaileak bere buruaz beste egin du.
Metro Bilbaoko segurtasun-langileek babesgabe sentitzen direla salatu dute
CCOO sindikatuak deituta, segurtasun pribatuko 150 bat zaindarik elkarretaratzea egin dute ostegun honetan Metro Bilbaoren egoitza nagusiaren aurrean, Urdulizko geltokian bi zaindarik jasandako azken erasoa salatzeko, eta deitoratu dute enpresa ez dagoela prest autodefentsarako esprai bat emateko.
Harrapaketak prebenitzeko teknologia duen Estatuko lehen autobusa estreinatu du Bizkaibusek
Harrapaketak prebenitzeko teknologia aurreratua duen unitate berri bat aurkeztu du ostegun honetan Bizkaibusek. Kanpoko prebentzio-sistema bat da, oinezkoak eta txirrindulariak babesten dituena ikuspen mugatuko egoeretan, hala nola geralekuetan edo zebra-bideetan.
133 ikastaro eta 29 tailer eskainiko ditu EHUk Udako Ikastaroen 45. edizioan
Zaintza izango da aurtengo gai nagusia, eta, bereziki, zaintzatik eraikitako etorkizun inklusibo eta berritzailea. Matrikulazio epea zabalik da, eta ikastaro bakoitza hasi arte egongo da izena emateko aukera.
Behin-behinean aske geratu da Oñatiko campuseko sexu-eraso saiakeragatik atxilotutako gizona
51 urteko gizonezkoa da, eta Ertzaintzak atxilotu du, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin.
Ia lau urteko kartzela zigorra ezarri diote Realaren zale bati, Ertzaintzari harriak jaurtitzeagatik
Otsailean egindako epaiketan, gazteak aitortu zuen "bi edo hiru harri" bota zituela Ertzaintzaren aurka 2022ko martxoaren 13an Realaren eta Alavesen arteko partida atariko istiluetan. Defentsak helegitea aurkeztu du, hasieran atentatu delitu bakarra leporatu zioten arren, orain bi atentatu deliturengatik zigortu dutelako.