Tuberkulosi kasu bat atzeman dute Bilboko ikastetxe batean
Osakidetza zuzenean jarriko da harremanetan arriskupean egon daitezkeen ikasleen familiekin.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du tuberkulosi kasu bat detektatu dela Bilboko ikastetxe batean eskolatutako haur batean. Azaldu duenez, zaintza eta kontroleko protokoloen arabera ebaluatu eta kudeatu da kasua.
Tuberkulosia gaixotasun infekziosoa da, eta, gaur egun, tratamendu eraginkorra eta sendagarria du. Arnasbidez transmititzen da (eztul egitean edo hitz egitean), eta, oro har, esposizio luzea eta estua eskatzen du kutsatzea gertatzeko.
Testuinguru horretan, prebentzio-neurri estandar gisa, eskola-inguruneko kontaktuak identifikatu eta aztertuko dituzte, infekzioa baztertzen saiatzeko eta, hala badagokio, prebentzio-tratamendua bideratzeko.
Osakidetza zuzenean jarriko da harremanetan arriskupean egon daitezkeen ikasleen familiekin.