133 ikastaro eta 29 tailer eskainiko ditu EHUk Udako Ikastaroen 45. edizioan
Zaintza izango da aurtengo gai nagusia, eta, bereziki, zaintzatik eraikitako etorkizun inklusibo eta berritzailea. Matrikulazio epea zabalik da, eta ikastaro bakoitza hasi arte egongo da izena emateko aukera.
'Pentsatzen duzulako gara' goiburupean, 133 ikastaro eta 29 workshop edo tailer eskainiko ditu EHUk Udako Ikastaroen 45. edizioan. Saio gehienak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Baionan egingo badira ere, Euskal Herri osoko hainbat udalerri txikiagotara ere zabalduko eskaintza.
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak, Laura Poderoso BBVA Fundazioaren zuzendariordeak eta Idoia Otaegi Uda Ikastaroen zuzendari akademikoak eman dituzte aurtengo edizioari buruzko xehetasunak, goizean Bilbon egin duten agerraldian. Azaldu dutenez, lurralde guztietan "presentzia zabaltzeko helburuari eutsiz", besteak beste, Aramaion, Ataunen, Beasainen, Bermeon, Gernika-Lumon, Irunen, Lesakan, Oñatin, Ordizian eta Zaldibian ikastaroak eskainiko dira. Matrikulazio epea atzotik zabalik da, eta ikastaro bakoitza hasi arte egongo da izena emateko aukera.
Saio gehienak aurrez aurreko formatuan eskainiko dira, eta horietako asko online bidez zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da. Horrez gain, metodologia parte-hartzaile eta berritzaileak erabiliko dira 43 ikastarotan.
Hizkuntzari dagokionez, eskaintza osotik 21 izango dira euskara hutsean egingo direnak, eta 62tan euskara beste hizkuntza batzuekin uztartuko da.
18 eta 25 urte bitartekoek eskaintza berezia izango dute, eta ikastaro gehienetan 25 euro baino ez dute ordaindu beharko.
Bere hitzartzean, Otaegik azaldu du zaintza izango dela aurtengo gai nagusia. "Zaintzatik eraikitako etorkizun inklusibo eta berritzailea", zehaztu du. Nolanahi ere, "egungo erronkei erantzunez", Uda Ikastaroek askotariko gai esanguratsuak bilduko dituztela azaldu du: Kultura eta Artea, Gizartea, Osasuna, Hezkuntza, Zuzenbidea, Ekonomia eta Enpresa, Zientzia eta Teknologia eta Iraunkortasuna.
Zure interesekoa izan daiteke
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bakion ostiraletik desagertuta dagoen 14 urteko neska baten bila ari dira
VOST Euskadik 14 urteko Olaiaren desagerpenaren berri zabaldu du. Adingabea uztailaren 31n ikusi zuten azkenekoz Bakion, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana. Haren inguruko informaziorik duenak 112ra deitzeko eskatu dute.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.