Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Durangon emakume bati kalean sexu erasoa egitea egotzita

Erasoa igande goizean gertatu zen. Emakumeak salaketa jarri zuen eta ustezko erasotzailea epailearen aurrera eraman dute jada.

37 urteko gizon bat atxilotu dute Durangon emakume bati sexu erasoa egitea egotzita; ustez kalean gertatu da sexu erasoa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Erasoa igande goizean gertatu zen Durangoko kale batean. Hori jasan ostean emakumeak salaketa jarri zuen. Ustezko erasotzailea epailearen aurrera eraman dute jada.

Durangoko Udalak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa abian jarri du.

____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X