Nafarroako Auzitegi Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eremu misto eta ez-euskaldunean euskara meritutzat hartzeari uzteko agindu dute

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du UGTk euskararen foru dekretuaren aurka jarritako helegitea eta jakinarazpen publikoetan elebitasuna bultzatzen zuten artikuluak indargabetu ditu.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia
Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak hartu du erabakia. Argazkia: Efe.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du euskararen foru dekretuan euskara meritutzat hartu beharra ezartzen zuen zatia, bete beharreko profila eskatzen ez duten lanpostuetan, eremu mistoan, ez-euskaldunean eta foru erkidegoaren Administrazioko zerbitzu zentraletako lanpostuetan, oposizio-lehiaketa bidez betetako postuei dagokienez. Kasazio helegitea soilik jar dakioke epaiari.

Ebazpenean, Administrazioarekiko Auzien Salak aintzat hartu du UGT sindikatuak eta Langile Administratiboen Sindikatuak ezarritako helegitearen zati bat, eta, hortaz, hau ezarri du: “Eremu mistoan eta zerbitzu zentraletan, bete beharreko profil bat eskatzen ez duen lanpostuetan, euskara meritutzat hartuta diskriminazioa egiten da Funtzio Publikoko lanpostuen hornikuntzan, eta hori ez dator bat hizkuntza balioztatzeko orduan kontuan izan beharreko arrazoizkotasun eta proportzionaltasun printzipioekin, gauzatu beharreko zereginei eta dagokion lurraldeko errealitate soziolinguistikoari begira meritu hori adierazgarria izan ez litekeen lanpostuetan”.

Halaber, magistratuek bertan behera utzi dituzte Administrazioaren zerbitzu zentralek euskararekin zituzten betebeharrak herritarrei egindako jakinarazpenetan, inprimaki eta idatzi ofizialetan, bulego eta langeletako idazkunetan, uniforme eta ibilgailuetan, oharretan, liburuxketan, iragarkietan, publizitatean eta errepideetako bide-seinaleetan.

Magistratuen arabera, herritarraren eskubidea da hizkuntza, eta ez Administrazioarena, eta azpimarratu dute zerbitzu publikoek herritar guztiei helarazitako mezuak izatearren dagoela inposatuta idazkera elebiduna bertan behera utzitako aginduetan.

Salako epaileek ezarritakoaren arabera, zerbitzu zentralen hizkuntza erregimena ez dagokio bere kokalekuari, ezpada dagokion hartzaileari eta berorren hizkuntza-eremuari. Hortaz, Auzitegiaren arabera, nahiz eta zerbitzu zentralek Nafarroa osoan jardun, Euskararen Foru Legeak hizkuntza-eremu bakoitzarentzat ezartzen duenari jarraitu behar diote.  

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X