Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Bilbon

Erasoa astelehen goizaldean gertatu zen, Boluetan. Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du.

Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Bilbon, Boluetan, Ertzaintzak prentsa-ohar bidez jakitera eman duenez. Erasoa astelehen goizaldean gertatu da, eta ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku jarri dute.

Astelehenean, goizaldeko bostak jo aurretik, emakume gazte bat Ertzaintzaren patruila bati zuzendu zitzaion, Boluetan, eta sexu-erasoa pairatu berri zuela esan zien. Biktimak agenteei esan zienez, ezagutzen zuen ustezko egilea, eta inguruko diskoteka batean zegoen. Susmagarria, 29 urtekoa, biktimak aipatutako diskoteka horren barruan zegoen, eta atxilotu egin zuten.

Emakumea ospitalera eraman zuten agenteek, artatzera.

Atxilotua, berriz, epailearen esku utzi dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X