EAE-ko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.000 emakume baino gehiagok indarkeria matxista jasan dute, 2018an baino % 3 gehiago

2.152 emakumek bikotekide edo bikotekide ohien erasoak jasan dituzte, 607 emakumek familia barruko indarkeria salatu dute eta beste 254k sexu askatasunaren aurkako delituak salatu dituzte Euskadin.
Indarkeria matxistaren aurkako pankarta bat. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako pankarta bat. Artxiboko argazkia: EFE

2.152 emakumek bikotekide edo bikotekide ohien erasoak jasan dituzte urteko aurreneko zortzi hilabeteetan Euskadin. Iaz epe berdinean 2.077 biktima zenbatu zituzten, ondorioz, erasoen kopuruak % 3,61 egin du gora, Emakundek bildutako Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko datuen arabera.

Gainera, 607 emakumek familia barruko indarkeria (bikotekide edo bikotekide ohiarena kenduta) jasan dute urteko lehen zortzi hilabeteetan. 2018ko urtarriletik abuztura, 593 biktima izan ziren; horrenbestez, kopuruak % 2,36 egin du gora.

Gainera, 254 emakumek sexu askatasunaren aurkako delituak salatu dituzte Euskadin, iragan ekitaldian baino % 0,4 gehiago. Guztira, 3.013 emakumek (486 Araban, 1.592 Bizkaian eta 935 Gipuzkoan) indarkeria jasan dute, 2018an baino % 3 gehiago.

Lurraldeka, sexu askatasunaren aurkako delituek nabarmen egin dute gora Gipuzkoan (2018an % 10,8; 83,92 aurten), familia barruko indarkeria kasuek % 18,4 egin zuten gora Araban (2018an, 87; 103 aurten) eta bikotekideek edo bikotekide ohiek egindako indarkeria kasuek % 7,7 Gipuzkoan (2018an 611; 658 aurten).

Berbiktimizazioa

Era berean, emakumeen berbiktimazioak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan. Zentzu horretan, 3.620 salaketa aurkeztu dituzte abuztura arte, 2018ko lehen zortzi hilabeteetan baino % 2,17 gehiago.

Lurraldeka, salaketek % 9 egin zuten gora Gipuzkoan (2018an 1.042; 1.136 aurten) eta % 6,5 Araban (2018an 538; 573 aurten). Bizkaian, aldiz, berbiktimazioak % 2,6 egin zuen behera (2018an 1.963; 1.911 aurten).

Indarkeria kasuei dagokionez, bikotekideek edo bikotekide ohiek emakumeen aurka egindakoek % 1,5 egin dute gora: 2.691 kasu urtarriletik abuztura bitartean. 2018ko aurreneko zortzi hilabeteetan, 2.651 eraso izan ziren.

Gorakadarik handiena familia barruko indarkerian eman zen; izan ere, % 5,64 egin zuen gora, 674 eraso salatuta (2018an 638 kasu).

Azkenik, sexu askatasunaren aurkako 255 eraso zenbatu zituzten. Ondorioz, 2018ko lehen zortzi hilabeteekin alderatuta, % 0,4 egin du gora.

--------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X