Haurren obesitatea areagotu da Euskadin, batez ere klase sozial baxuenen artean
Euskadin, 2 eta 17 urte bitarteko hamar adingabetik batek obesitatea du, eta arazo horrek gora egin du azken urteotan, UNICEFek kaleratu duen txosten baten arabera. Gainera, mutilei eta maila sozioekonomiko baxuagoa duten familietan bizi direnei eragiten die gehien.
Gauzak horrela, azken urteotan, gora egin du obesitatea pairatzen duten haur eta nerabeak; zehazki, 2 eta 17 urte bitarteko euskal biztanleriaren % 5,14k obesitatea zuen 2006an, eta, 2017an, % 11 ingurukoa zen kopuru hori.
"Gero eta gehiago, ingurune obesitatea nagusi den gizarte batean bizi gara, hau da, gizentasuna eta gehiegizko pisua agertzea errazten duen gizartean. Horrela, adibidez, kezkagarria da haurrek estimulazio ez osasuntsuen aurrean duten erakusketa, esate baterako, janari prozesatuetarako iragarkiak edo pantailen gehiegizko erabilera (telefono mugikorrak, ordenagailuak, tabletak, telebista ...) ", azaldu du Clara Homs, Gasol Fundazioaren Programako teknikariak.
Estatu espainiarrean, 8 eta 16 urte bitarteko haurren % 35 gehiegizko pisua dute, Gasol Fundazioaren PASOS ikerketaren arabera; besteak beste, dieta desegokia edo osasungarriak ez diren ohituren ondorioz, hala nola, behar bezala eta dagokion kopuruan ariketa fisikoa ez egitea edo denbora gehiegi ematea pantailen aurrean. Azken urteotan, gero eta handiagoa da gizentasuna eta gehiegizko pisua etxeko pobreziarekin lotzen duen harremana, txostenean erakusten den moduan.
Ildo horretan, gutxienez bost urtetik beherako hiru haurretatik batek, edo 200 milioi haur baino gehiagok, desnutrizioa du. Gainera, sei hilabete eta bi urte bitarteko hiru neska-mutiletatik ia bik ez dute beren gorputzen eta garunen hazkunde azkarra bultzatzen duen elikagairik jasotzen.
Egoera horrek garunaren garapena kaltetu dezake, ikaskuntza prozesua oztopatu, sistema immunologikoa ahultzen du, infekzioak izateko aukerak areagotzen ditu eta, askotan, heriotza arriskua areagotu dezake.
Mundu mailan, berriz, desnutrizio kronikoaren murrizketarako aurrerapenak azaltzen ditu txostenak, azken urteotan laurden bat murriztu baita: 2000ko 198 milioitik 2018ko 149 milioira jaitsi da.
Txostenak, halaber, ohartarazten du klimaren inguruko hondamendiek elikagai krisi larriak eragiten dituztela. Lehorteak, esaterako, nekazaritzan izandako kalte eta galereen %80 suposatzen dute. Horrek nabarmen aldatzen du haurren eta familien elikagaiekiko eskuragarritasuna, baita elikagai horien kalitatea eta prezioa ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean lan egiten duten Begi Bistan-eko kideak azpimarratu du arazoa mundu mailakoa dela, eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. EITBk galdetutako ikerketaren iturrien arabera, atxilotuak askotan urratzen zuen urruntze agindu bat zegoen.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian gertatutako hilketa matxista, eta deitoratu du oraindik ere herritarren artean diskurtsoak entzuten ari direla indarkeria matxista "ez dela existitzen" edo arazoari garrantzia kentzen diotela esanez. Horregatik, uste du arlo guztietatik lan egin behar dela gaiari heldu ahal izateko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.