Auto-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aretxabaletan igandean izandako istripuaren lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak

Auto-istripuan pertsona bat hil zen. Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu zen, 19:00 aldera. Lekukoek 943 53 91 25 zenbakira dei dezakete.
Zirkulazio-istripua Aretxabaletan
Pertsona bat hil zen auto-istripuan. Goienako bideo batetik ateratako argazkia

Aretxabaleta parean igandean gertatutako auto-istripuaren balizko lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Istripuan 64 urteko gizon bat hil zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 19:00ak aldera jazo zen, GI-627 errepidean, Aretxabaleta parean, bi autok talka egitean. Gidarietako bat ibilgailu barruan harrapatuta geratu zen, eta bertatik atera zutenean, hilik zegoela baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Beste lau lagun zauritu ziren, eta Arrasateko eta Txagorritxuko ospitaleetara eraman zituzten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko eta lekukoen laguntza eskatu du. Gipuzkoako Trafiko Unitateko Atestatuen atalarekin jar daitezke harremanetan, 943 53 91 25 telefono zenbakira deituta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X