Desagertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azken aldiz Areetan ikusi zuten Barakaldoko 13 urteko neskato baten bila ari dira

Adin txikikoa desagertu zenean, kirol-arropa jantzita zeraman: praka beltzak, kamiseta zuria eta zira beltza. Marian 1,71 metro luze da eta ile beltz lisoa du.

Ertzaintza Barakaldoko (Bizkaia) 13 urteko neskato baten bila ari da. Areetan (Getxo) ikusi zuten azken aldiz, azaroaren 4an, VOST Euskadi elkarteak sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean jakinarazi duenez.

Adin txikikoa desagertu zenean, kirol-arropa jantzita zeraman: praka beltzak, kamiseta zuria eta zira beltza, hain zuzen ere. Adingabea 1,71 metro luze da eta ile beltz lisoa du.

Desagertutako neskatoaren inguruko informaziorik izanez gero, SOS Deiak-en 112 zenbakira deitzeko eskatu dute larrialdietarako zerbitzuek.

EGUNERATZEA (2019/11/07): Onik topatu dute adingabea

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X