Euskadik 2,6 planeta beharko lituzke bere baliabide-eskaria asetzeko
Euskadiko aztarna ekologikoak eutsiezina izaten jarraitzen du; izan ere, euskal herritarrek 2,65 planeta beharko lituzkete egungo euren baliabide-eskaria asetzeko, Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan aurkeztutako txosten baten arabera.
Iñaki Arriola Ingurumen Saileko sailburuak azaldu duenez, planetako biztanle bakoitzak azalera biologiko emankorreko 1,63 hektarea global ditu bere esku, kontsumoko bere beharrak asetzeko; euskal herritar bakoitzak 4,32 kontsumitzen ditu, hau da, munduko batezbestekoaren bikoitza baino gehiago.
Kalkulu horien arabera, euskal herritar batek lur emankorreko 43.200 metro koadro beharko lituzke beharrak asetzeko, txostenak zehaztu duenaren arabera. Argi utzi du, hortaz, Euskadiko kontsumoak alde handiarekin gainditzen duela planetak duen gaitasuna, EAEko eskaria betetzeko.
Europa mailan, hemeretzigarren postua
Europa mailan, Euskadi hemeretzigarren postuan kokatzen da, Europar Batasunaren batezbestekoa baino pixka bat beherago; izan ere, EBren baremoa pertsonako 4,56 hektareakoa da. Espainiaren batezbestekoa, aldiz, gainditzen du Euskadik; izan ere, Estatuaren aztarna ekologikoa 4,04koa da.
Kontsumo-jarraibide ez jasangarriak baditu ere, Euskal Autonomia Erkidegoak % 7 murriztu du aztarna ekologikoa 2001etik.
Euskal aztarna ekologikoan eragin handiena duten jarduerak energiaren kontsumoarekin lotutakoak dira, % 50ekin baino gehiagorekin, eta laborantzak, % 17rekin; jarraian, hauek daude: arrantza (% 14), baso-azalera (% 10), larreak (% 6) eta azpiegiturak (% 1).
Jaurlaritzaren helburua da behe ekonomia karbono bilakatzeko trantsizioa arintzea. Arriolak adierazi duenez, 2005etik "berotegi-efektuko gasek % 26 egin dute behera, eta energia berriztagarriaren kuota % 14 igo da. 2030erako helburua da % 21ekoa izatea azken hori".
Garraioa da Euskadin 2005etik hona berotegi-efektuko gas gehiago aireratzen dituen sektore bakarra (% 8,1 igo da). Horregatik, apustua da "garraio publikoa eta ez motorizatutako desplazamenduak"; besteak beste, Eusko Jaurlaritza bide horietan dabil lanean, aztarna ekologikoa murriztea xede.
Kontsumo arduratsua
Elena Moreno Ingurumen sailburuordeak nabarmendu du beharrezkoa dela "kontsumo arduratsuaren alde" egitea, "ekonomia zirkularreko estrategia baten barruan".
2000. urtetik hona, Euskadiko Barne Produktu Gordinak % 26 egin du gora, eta materialen kontsumoa % 25 murriztu du EAEk. Morenok, halaber, zehaztu du zabortegi batean bukatzen diren hiri-hondakinen kopuruak % 56 egin duela behera.
"Materialen, hondakinen eta plastikoaren kontsumoa murriztea, eta birziklatutako produktuen erabilera gora egitea" dira Iñaki Arriolak mahaigaineratu dituen beste bi erronka.
Nekazaritzako elikagaien sektorea ere garrantzitsua da aztarna ekologikoan; hain zuzen ere, mundu-mailan, balio-kateko hiru elikagaietako bat xahutzen ditu. Horri aurre egiteko sailburuak nekazaritza ekologikoa goraipatu du; horrek 542 ustiategi ditu Euskadin.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Euskararen aldeko lasterketa igande eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.