TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-634 errepidea itxita dago Getaria eta Zumaia artean, luizi baten ondorioz

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 09:30 inguruan izan da lur-jausia, eta errepidea bi noranzkotan itxi dute.
Getaria, gaur. Argazkia: EiTB.
Getaria, gaur. Argazkia: EiTB.

Azken orduotako euri-jasek luizia eragin dute Zumaia eta Getaria lotzen dituen N-634 errepidean, eta, ondorioz, bide hori itxita dago bi noranzkotan.  Getaria parean izan da lur-jausia, 24. kilometroan.

Segurtasun Sailaren arabera, ordu batzuk beharko dituzte bidea garbitzeko, lur eta harri asko erori baitira errepidera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X