Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PAH Nafarroak etxegabetze bat ekidin du Iruñean

Hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, hurrengo astelehenera arte. Kaltetutako familian lau adingabe daude.
Dozenaka lagun batu dira etxebizitzaren aurrean. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

PAH Nafarroak, alegia, Hipotekak Kaltetutako Foru Erkidegoko Plataformak, etxegabetze bat ekidin du Iruñean ostegun goizean, Lezkairuko Zalduko kaleko 21.ean. Plataformak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, etxegabetzea hilaren 25era arte atzeratu dute, hau da, astelehenera arte (09:00etan izango omen da).

Azken egunotan, PAH Nafarroak zabaldu du etxegabetzea Nafarroako Gobernuak babestutako alokairuko etxebizitza batean egitekoa zela, Errotabidea elkarteak bultzatuta.

Halaber, plataformak esana zuen balizko etxegabetzeak lau adingabe dituen familia bati eragingo diola.

Astelehenerako, berriro deitu ditu PAH Nafarroak herritarrak, etxegabetzea gauzatu ez dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X