Euskadik batasuna eskatu du migrazioaren erronkari zuzen erantzuteko
"Jaso nahi genukeena eskaini" izenburupean, Migraziorako Euskal Itun Soziala aurkeztu dute larunbat honetan Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen. Ekitaldiak Iñigo Urkullu lehendakaria eta Beatriz Artolazabal sailburua izan ditu buru, eta migrazioaren fenomenoekin lotuta lanean diharduten euskal instituzioen eta gizarte-erakunde gehienen babesa izan du.
"Adostasuna eta batasuna erakusten dituen irudi bat da, garrantzi eta esanahi handikoa oraingoa bezalako testuinguru batean, kontuan hartuta migrazioaren gaineko mezu xenofobo, populista eta demagogikoen agerraldiak markatuta dagoela", azpimarratu du lehendakariak.
Ekitaldian nabarmendu dutenez, munduan edozein pertsona egon daiteke migratzera behartua: "Gure arbasoetako askori gertatu zitzaien, guri gertatu ahal izango zaigu, edo gure seme-alabei gertatu ahal izango zaie". Horrekin lotuta, Urkullu lehendakariak galdera bat planteatu du: "Zer nahi genuke jaso migratzaile, errefuxiatu edo egoera kalteberan den pertsona baten azalean egongo bagina?".
"Hau da lekua, itun honek gure burua kokatzera gonbidatzen gaituen lekua", azaldu du lehendakariak. "Kontua hau da, oinarrizko duintasun-baldintza unibertsalak definitzea, migratzaileak bagina jaso nahi genituzkeenak, hori bera eskaintzeko orain behar dutenei".
"Errealitate estrukturala"
Bere abiapuntuan sinatutako Itunak adierazten duenez, "migrazioa ez da fenomeno koiunturala, errealitate estrukturala baizik, munduan, Europan eta Euskadin. Erantzun egoki bat ematea betebeharra da, barneko eta nazioarteko zuzenbidean. Etika demokratikoaren dimentsioa du, gizarte batek duen solidaritate eta zibilizazio-gaitasuna definitzen dituelako. Jokoan jartzen da banakoaren eta taldearen erreakzioa babesgabe dagoen gertuko pertsona baten aurrean: salba dadila ahal duenak inposatzen da, ala denon onura partekatzeko aukera sustatzen da".
Itunak hau jasotzen du: "Migrazioaren erronkari zuzendutako erantzunak, dimentsio etikoaz eta araubidezkoaz gain, aurrerabidearen alderdi bat ere badu; dibertsitate kulturala integratu eta positiboki aprobetxatzen jakin dutenak dira herrialde oparoenak". Horrekin lotuta, lehendakariak azpimarratu duenez, "euskal gizarteak immigrazioa behar du, laneko eta demografiako bere premiei erantzuteko".
Itunaren testuan jasotzen denez, "Euskadik batasuna eta solidaritatea erakutsiz erantzun du migrazioaren erronkaren aurrean. Hala ere, ez dago populismo xenofobo baten mehatxutik aske, demagogiaren babesean egituratzeko eta zabaltzeko nahi bizia erakusten ari dela kontuan hartuta. Ugariak dira migratzailea mehatxu gisa aurkezten duten botere handiko diskurtsoak. Arrazakeriaz eta populismoz jositako faltsukeria bat, beldurra astintzetik etekin alderdikoia ateratzeko".
Bere jardunean, Itun hau definitzen duten konpromisoetako bat nabarmendu du lehendakariak: "Mezu xenofoboak erabilita politikan eta hauteskundeetan abantaila lortzeko edozein asmoren aurrean, konpromisoa hartzen dugu batasun sozial eta politiko bati eusteko, gehiengo demokratikoaren pisuari eraginkortasuna emango diona".
Konpromiso partekatua
Konpromiso partekatu batean oinarritzen da Ituna. Arlo horretan, Urkullu lehendakariak bi ideia nabarmendu ditu: alde batetik, "beste eragile batzuekin lankidetza indartzen jarraitzeko konpromisoa Europar Batasun osoan, Estatuko erakundeekin eta europarrekin erantzunkidetasun-hastapena bultzatzeko". Bestetik, Urkulluk bere egin du "Euskadin lankidetza defendatzen eta praktikatzen jarraitzeko konpromisoa, erakundeen eta gizartearen artean. Eremu horrek beste edozeinek baino gehiago behar du lankidetza. Elkartzen gaituena bateratzea".
Itunean jasotako edukiaren alderdi nabarmenetako batzuk azpimarratu ditu lehendakariak: "Migrazioaren erronka berriak interpelazio etikoa dira, zeinak eskatu egiten dituen solidaritatea, ez diskriminazioa eta populazio immigrantearen eta autoktonoaren eskubideak eta betebeharrak berdintzea, eta gure gain hartzen dugu hori, konpromiso partekatu batekin".
Ildo horretatik, Itunak adierazten duen babes irmoa adierazi du, "hezkuntza eta gizarte-politiken unibertsaltasunaren alde, eta eskubideen eta betebeharren berdintasun-esparru batean prestakuntzarako sarbidea eta gizartean eta lan-munduan integratzeko bideei eustearen alde". Ikuspegi beretik, nabarmendu du garrantzi handia duela sustatzen jarraitzeak "hezkuntza-gune inklusiboak, bizikidetzarako balio estrategiko gisa. Errealitate desberdinak partekatzea, elkar ezagutzea eta elkarri estimu izatea pedagogia erabakigarria da, gure ikasleen sozializazio-prozesuan".
Urkulluk gogora ekarri duenez, "dibertsitatea gure historiaren eta gure identitate kolektiboaren funtsezko alderdia da. Kultura eta jatorri desberdinetako pertsonek osatutako gizarte bat babesten dugu, kulturarteko pluralismoaren balioekin konprometitua, herritartasun inklusibo bat eraikitzeko".
"Azken batean", amaitu du lehendakariak, "gurea da bizikidetzaren kultura partekatzeko erabakia, solidaritatean, erantzunkidetasunean, pluralismoaren, giza eskubideen eta berdintasunaren defentsan, eta edozein arrazismo edo diskriminazio-moduren gaitzespenean oinarritua".
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.