Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil eta hiru emakume zauritu dira Zestoan izandako istripu batean

Bi ibilgailuk talka egin dute Zumarragako noranzkoan, GI-631 errepidean. Hildakoa 84 urteko zumaiarra da.
18:00 - 20:00
84 urteko gizonezko bat hil da Zestoan, bi autoren arteko talkan

84 urteko Zumaiako gizon bat hil eta hiru emakume zauritu dira gaur arratsaldean GI-631 errepidean, Zestoan, izan den zirkulazio istripu batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 18:30 inguruan gertatu da, Ford Focus batek eta Dacia batek talka egin dutenean. Lehenengo ibilgailuan zihoan hildakoa.

Zaurituak, hiru emakume, beste autoan zihoazen, eta Donostia ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X