Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abenduan amaituko dituzte Zadorran uholdeei aurre egiteko lanak

Ubide bikoitza sortzeko 500 zuhaitz inguru kendu behar izan dira, baina, horien ordez, ibaiertzeko espezieen 800 ale berri landatuko dira (haltzak, lizarrak, sahatsak eta bestelakoak).
Zadorra ibaian uholdeei aurre egiteko lanak, Gasteizen.
Zadorra ibaian uholdeei aurre egiteko lanak, Gasteizen. Argazkia: Irekia

Zadorra ibaian, uholdeetatik babesteko asmoz, sei milioi euroko inbertsioarekin martxan jarri dituzten lanen bigarren fasea abenduan amaituko dute. Horrez gain, ibaiertzaren zati handi bat "herritarren gozamenerako" berreskuratzeko balioko du, Eusko Jaurlaritzak ohar batean nabarmendu duenez.

Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Abetxukuko zubiaren eta Gamarra Nagusiko zubiaren arteko zatian egiten ari diren proiektu horren obrak bisitatu dituzte gaur goizean.

Zehazki, Uraren Euskal Agentziak uholdeei aurre egiteko garatu duen proiektuaren bigarren fasea da, duela pare bat hilabete hasitakoa. Arriolak nabarmendu duenez, Gamarra Nagusiko zubitik ibaian behera ur handiek hartuko duten ibilgu bat sortu behar dute, Zadorraren ezkerraldean, ibaiaren hustubide-sekzioa handitzeko eta, horrela, uholdeen altuera eta hedadura murrizteko, bai tarte horretan, bai ibaian gora ere.

Hala, ur-goraldirik ez dagoenean, hau da, urteko zatirik handienean, bigarren ubide horrek hartuko duen ingurua hiriko Eraztun Berdearen parte izango den parke zabal bat izango da. Proiektua osatzeko, 1,70 metroko altuerako harresi bat egingo dute, bidegorriaren paraleloan, goraldi handien kasuan industria-gunea babesteko, eta berdegune berri horretarako pantaila akustiko eta bisual gisa erabiltzeko.

Arriolaren hitzetan, ubide bikoitza sortzeko "ingurumen-balio txikiko" 500 zuhaitz inguru kendu behar izan dira (makalak, batez ere), baina, horien ordez, ibaiertzeko espezieen 800 ale berri landatuko dira (haltzak, lizarrak, sahatsak eta bestelakoak), bai bidegorriaren parez pareko lubetan, bai berdeguneetan ere.

"Ibilguak hormigoizko kanal bihurtzeko aukeraren ordez, ur-goraldiei eusteko eta ibaiertzaren zati handi bat ingurumenaren aldetik berreskuratzeko gaitasuna handitzen ari dira, herritarren gozamenerako", nabarmendu du.

Ibai horren uholdeen aurkako plana osatzeko, hirugarren fasea falta da (Gobeuko eta Abetxukuko zubien artean), Gasteizko Udalari eta Arabako Aldundiari dagokiena, bai eta laugarren fasea ere, Forondako Atearen eta Krispiñaren zubiaren artekoa, URAren eskumenekoa, uholdeei heltzeko prest dagoena, Udalak kaltetutako lurrak bere esku uzten dituenean.

Urtaranek, berriz, erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu du, eta azpimarratu du lanek Eraztun Berdeak dakarren "harribitxiaren" parte diren oinezko eta bizikletentzako ibilbideei jarraipena ematea ahalbidetuko dutela. "Inbertsio honekin herritarrek irabazten dute, inguru naturalak irabazten du eta hiriak irabazten du", azpimarratu du alkateak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X