Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute gaur Araban izotzagatik

Lehen orduetan, hodeiak ugariak izango dira iparraldean, eta zenbait lekutan euria egin lezake. Dena dela, arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da.
Izotza.
Izotza. Artxiboko argazkia: Imanol Aragon

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur, asteazkena, Araban, izotza egingo duelako.

Abisua goizaldetik 10:00ak arte egongo da indarrean. Segurtasun Sailak azaldu duenez, baliteke behe-lainoa ere egotea.

Lehen orduetan, hodeiak ugariak izango dira iparraldean, eta zenbait lekutan euria egin lezake. Dena dela, arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da, baina tenperatura maximoak 9 eta 13 ºC artean geratuko dira, kostaldean altuenak, Euskalmeten esanetan.

Bihar, osteguna, hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tenperatura maximoak gora egingo du, batez ere isurialde atlantikoan. Isurialde mediterraneoan, ordea, pare bat gradu igo litezke, baina giro freskoa izaten jarraituko du. Goizean goiz, hotz egingo du berriro, eta izotza egingo du barnealdean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X