Zaldibarko luizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibarko Udalak bilera bat deitu du asteazkenean herritarrak informatzeko

Bilera irekia Coliseo Antzokian egingo dute, 19:00etan. Zaldibarreko zabortegiko lur-jausiak izan dituen ondorioak aztertuko dituzte.
Airearen kalitatea neurtzeko gailu bat Eibarren.
Airearen kalitatea neurtzeko gailu bat Eibarren. Argazkia: EFE

Zaldibarreko zabortegiko luiziak herritarren artean sortu duen kezka eta ezinegona dela eta, Eibarko Udalak herritarrak informatzeko bilera bat deitu asteazken honetan, Coliseo Antzokian, 19:00etan. Miguel de los Toyos alkatea bertan izango da.

Udalak ohar batean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko eta URA euskal agentziako teknikari bana izango dira batzarrean, airearen eta uraren kalitateari buruzko informazioa emateko, hurrenez hurren. Halaber, Osasun Publikoko teknikari batek ere hartuko du parte bileran.

Udalak batzarrera joateko deia luzatu die herritarrei eta zalantza guztiak argitzen saiatuko direla agindu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X