BILBO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan, haize ufadak direla eta

Valentziatik zetorren hegazkin batek Iruñean hartu du lur, eta Madrildik eta Bartzelonatik zetozen hiru hegaldi Santanderrera bideratu dituzte.
Loiuko Aireportua. Argazkia: EFE:
Loiuko Aireportua. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE:

Bilboko aireportuan gaur goizean lur hartzekoak ziren lau hegaldi,  Iruñeko eta Santanderko aireportuetara desbideratu dituzte, haize ufada gogorren ondorioz.

Aenak jakitera eman duenez, Valentzia-Bilbo bidea egiten ari zen hegazkin batek Iruñean hartu  behar izan du lur, eta Madrildik eta Bartzelonatik zetozen hiru hegaldi Santanderrera bideratu dituzte.

Loiun gaur goizerako iragarrita zeuden aireratze guztiak arazorik gabe egin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X