Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute astelehenerako olatuengatik eta haizeagatik

Nafarroako Pirinioetan abisu horia ezarriko dute astelehen eta astearterako, baina kasu honetan elurragatik; izan ere, 24 ordutan 10 zentimetroko geruza pilatzea espero da 1000-1100 metro gainetik.
Haizearen orrazia, Donostian. Artxiboko irudia: EFE
Haizearen orrazia, Donostian. Artxiboko irudia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kostaldean abisu horia astelehenera arte luzatzea erabaki du, 4,5 metro arteko olatuak espero baitira. Gainera, 100 kilometro ordu baino gehiagoko haize ufadak espero dira, batez ere kostaldean.

Nabigaziorako arriskua aktibo dago aurreneko bi miliatan igande honetako 06:00etatik; izan ere, olatuek 3,5 metroak gainditzea espero da.

Neurria indarrean egongo da igandean eta astelehenean. Astelehenean, goizaldean 3,5 metro inguruko olatuak izango dira, baina arratsaldean indarrak gora egingo du eta 4-4,5 metro arteko olatuak espero dira. Egunaren amaieran 3,5 metrora jaitsiko dira berriro.

Bestalde, asteleheneko 06:00etatik 21:00etara abisu horia indarrean egongo da haizeagatik.

Haizea hego-mendebaldetik jotzetik mendebalde-ipar-mendebaldera pasako da goizaldean, eta ufadek 100 kilometroko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, batez ere itsasertzean, eta 80 kilometro ordukoak gainerakoetan, batez ere kostaldetik hurbil dauden txokoetan.

Era berean, goizaldean ufada oso bortitzak espero dira Araban, baina haizea indarra galtzen joango da egunean zehar.

Azkenik, Nafarroako Pirinioetan abisu horia ezarriko dute astelehenerako eta astearterako, baina kasu honetan elurragatik; izan ere, 24 ordutan 10 zentimetroko elur-geruza pilatzea espero da 1000-1100 metro gainetik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X