Zaldibarko luizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ahalik eta hondakin gehien hartzeko agindu dio Eusko Jaurlaritzak Gasteizi

Jaurlaritzak hurrengo 12 hilabeteotarako egin du eskaera hori; epea luzatzeko aukera dago.
Hainbat langile, Zaldibarko zabortegian, duela egun batzuk
Hainbat langile, Zaldibarko zabortegian, duela egun batzuk. Argazkia: EFE.

Araban sortutako hondakin industrial guztitik "ahalik eta gehien onartzeko" agindu dio Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Udalari, "orain arte aipatutako hondakin horiek zein zabortegitara eraman izan dituzten kontuan izan gabe". Eskaera urtebeterako da, baina epe hori luzatzeko aukera dago.

Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak sinatutako agindu baten bidez egin du errekerimendua Eusko Jaurlaritzak. Aginduan, halaber, "premiazko aldi baterako neurriak" ezartzen ditu sailburuak, Zaldibarko luiziaren harira.

Euskadiko hondakindegi guztiei "beharrezko neurriak hartzeko" eskatu die Jaurlaritzak, "baimendutako gaitasun handienaz baliatze aldera eta EAEn sortutako hondakinei lehentasuna ematea helburu".

Gasteizko Udalak "arabar enpresek sortzen dituzten eta orain arte Zaldibarrera eraman izan dituzten 23.000 tona hondakin" hartzeko gaitasuna duela adierazi zuen. Kopuru hori Gardelegiko udal-zabortegiak gaur egun duen gaitasunaren % 3 baino ez da; urtero udal-azpiegitura horrek jasotzen duen kopuruari erreparatuta, % 23 gehiago da.

Ana Oregi eta Cesar Fernandez de Landa zinegotziek azaldu diete agindua oposizioko taldeei ostegun honetan, udaletxean, udal-zabortegiaren gaineko bilera batean. Udal Gobernuaren iturriek, alabaina, ez dute adierazpenik egin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X