Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txerri batzuek kamoi batetik ihes egin dute Urnietan, eta istripuak eragin dituzte

Zenbait ibilgailuk txerrien kontra talka egin dute eta pertsona batzuk arin zauritu dira.

Txerri batzuek A-15 errepidetik zihoan kamioi batetik ihes egin dute, Urnieta parean. Ondorioz, zenbait ibilgailuk animalien kontra talka egin dute.

Ihesaldia astearteko lehen orduan izan da, ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Zenbait ibilgailuk alde egindako txerriak jo dituzte, eta pertsona batzuk arin zauritu dira.

Trafiko segurtasuna mantentzeko, Ertzaintzak animalia batzuk sakrifikatu behar izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X