Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balmasedako (Bizkaia) eta Arabako Errioxako ikastetxeak, itxita

Gasteizen bezala, helburua da koronabirusaren hedapena etetea.
Bastidako eskola bat, itxita
Bastidako eskola bateko irudia. Bertan, astelehenetiuk daude itxita. Argazkia: EFE.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Arabako Errioxako eta Balmasedako (Bizkaia) hezkuntza zentroak ixtea erabaki du.  Arabako Errioxaren kasuan, neurriak 1.900 bat ikasleri eragin die.

Balmasedaren kasuan, Bizkaian itxitako lehen zentroak dira. Eusko Jaurlaritzak klaseak bertan behera uztea erabaki du martxoaren 12tik 23ra, koronabirus gaixotasunak udalerrian eragindako epidemia dela eta.

El Gobierno Vasco ha ordenado suspender las clases en los centros educativos del municipio vizcaíno desde mañana día 12 hasta el 23 de marzo, debido a la especial incidencia de la epidemia de coronavirus en esa localidad.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak bidali duen oharrean jasotzen denez, eskola-jarduera aldi baterako etetea erabaki da, "koronabirusaren foku epidemiologikoak Balmasedan eragin berezia duela egiaztatu ostean, transmisioa eta kutsatze-kopurua kontrolatzeko".

Ikasgelak ixtearekin batera, Hezkuntza Sailak "ikasleen artean koronabirusa hedatzea" galarazi nahi du, "koronabirusa eskala handiagoan transmititzea saihestuz".

Oharrean Osasun Sailak, Osasun Sailak gomendatu du ikasleek esparru itxiak eta talde-jarduerak saihestea, baina "bizitza arruntarekin" jarraitu dezatela adierazi du.

Ikastetxeak familiekin harremana mantenduko du informazio eguneratua helarazteko.

Arabako Errioxan, guztira, bederatzi hezkuntza-zentro daude, Lehen Hezkuntzatik DBHra, eta bost haurtzaindegi, Hezkuntza Sailaren iturriek zehaztu dutenez. Orain arte, Bastidako bi eskolak eta Guardiako bat zeuden itxita; hain zuzen ere, koronabirusagatik Estatu espainiarrean itxitako lehen eskolak izan ziren.

Argudiatu zuten, orduan, horiek Harotik gertu daudela; izan ere, Errioxako udalerri hori koronabirusaren foku nagusietakoa da. Astelehenean bertan, Gasteizko beste ikastetxe batean, bi irakaslek positibo eman zuten, eta, hortaz, itxi egin zuten; neurria, asteartean, hiriko hezkuntza-zentro guztietara zabaldu zen.

Kasu guztietan, helburua izan da birusaren hedapena saihestea, gaixoen kopurua etengabe hazten ari baita. Guztira, Euskadin, asteazken honetan, 261 koronabirus-kasu daude, asteartean baino 64 gehiago; Araban daude EAEko inon baino kutsatu gehiago, 201 positiborekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X