Delituak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

80 urtetik gorako emakume bat salatu dute Valtierran droga delitu bat egotzita

Keinu lizunak egin zituen, eta hartu zioten speeda "bilobarentzat" zela justifikatu zuen.
Emakume bat salatu dute ekintza lizunengatik eta speeda edukitzeagatik, besteak beste.
Emakume bat salatu dute ekintza lizunengatik eta speeda edukitzeagatik, besteak beste. Forunzaingoa

Foruzaingoak 80 urteko emakume bat salatu du Valtierran, lizunkeria eta drogak egotzita.

Poliziak Twitterren duen kontuan jakinarazi duenez, emakumea legez kanpoko mugikortasunagatik ere salatu dute, keinu lizunak egin zituen eta hartu zioten speeda  "bilobarentzat" zela justifikatu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X