Webgunearen bidez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak txatbot bat jarri du martxan herritarrei koronabirusaz informatzeko

COVID-19ari buruz informazioa eskainiko du. "Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi duen edonor erantzunik gabe ez geratzea" da helburua.
Osakidetzako langile bat. Argazkia: EitB
Osakidetzako langile baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Osakidetzak txatbot bat jarri du martxan herritarrei COVID-19ari buruzko informazioa eskaintzeko. Bere webgunearen bitartez egingo du, komunikazio digitaleko kanal berria sortu duen Ibermatica enpresak jakinarazi duenez.

Txatbot honek osatu egingo du Osakidetzak bere webgunean idatziz ematen duen informazioa, baita 900 203 050 telefono zenbakiaren bitartez emandakoa, sare sozialetan publikatzen duena edota oraintsu atera duen aplikazioaren bitartez eskainitakoa, "gaixotasunaz gehiago jakin nahi duen edozein pertsona erantzunik gabe geratu ez dadin", azaldu du Ibermaticak. 

Laguntzaile birtualak Maia du izena, eta webgunearen behealdeko eskuineko partean irekiko da automatikoki. "Informazio-kontsultei bizitasuna emango die, galdera konkretuei hizkuntza natural batean emango den elkarrizketaren bidez", azaldu dute.

Gainera, gaixotasunaren sintomak dituzten pertsonei auto-test bat egiteko aukera emango die, baita unean-unean behar dituzten aholku egokiak ere. Ohiko galderei ere ematen dizkie erantzunak, euskaraz zein gaztelaniaz.

Momentuz, tresna hau koronabirusarekin zerikusia duten kontsultetarako bakarrik da, ez bestelakoak argitzeko, baina zerbitzu honen bitartez gero eta zalantza gehiago argitzen joatea espero dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X