Hilketa Santutxun
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxean sartu dute Bilbon adineko bat hil zuen 81 urteko gizona

Gertakariak asteazken arratsaldean jazo ziren Santutxun. Akusatuak labankada eman zion biktimari, kalean eztabaida bat izan eta gero.
Polizia zientifikoko agenteak hilketaren tokian. Argazkia: EFE

Epaileak espetxera bidali du Bilbon adineko bat hiltzeagatik asteazkenean atxilotutako 81 urteko gizona, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Basauriko kartzelan sartu dute, 22:00ak inguruan.

Gertakariak asteazken arratsaldean jazo ziren Santutxuko Santa Clara kalean. Akusatuak 81 urte ditu eta biktimak 82 urte zituen.  Antza, eztabaida gogorra izan zuten eta lehendabizikoak labanaz eraso egin zion besteari.

Biktima berehala hil zen, eta erasotzailea ihesean joan zen. Alabaina, lekukoen testigantzari esker, Udaltzaingoak inguruan atxilotu zuen.

Atzeman zutenean ez zeraman soinean labana. Arma zuriaren bila hasi ziren orduan, baina oraingoz ez dute aurkitu.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X