Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat zauritu da Zornotzan, auto batekin talka eginda

Istripua 08:05 aldera jazo da, N-634 errepidean, eta errei bat itxi behar izan dute. Txirrindularia Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan dute.
Zornotzan, N-634 errepidean, izandako istripuak auto-ilarak sortu ditu.
Zornotzan, N-634 errepidean, izandako istripuak auto-ilarak sortu ditu. Argazkia: eitb.eus

Txirrindulari bat zauritu da astelehen honetan N-634 errepidean, Zornotzan (Bizkaia), auto batekin talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 08:05ean jazo da, N-634 errepidean, Bilborako noranzkoan. Auto baten eta bizikleta baten arteko talka izan da, eta txirrindularia zauritu egin da.

Kolpearen ondorioz, txirrindulariak zauriak egin ditu, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute artatzera. Istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute eta auto-ilarak sortu dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X